Foruzaingoak jakitera eman duenez, N-121-A errepidea erabat moztuta dago Arraizko Bentetan, 25. kilometroan autoen garraioan zebilen kamioi batek su hartu duelako. Trafikoa Arraiztik bideratzen ari dira. Kamioiko gidaria onik atera da eta suhiltzaileak eta foruzainak ari dira lanean errepidea berriz irekitzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.