Ttipi Txartela

«Izar Parken haurrez gain gurasoak ere gustura egotea nahi dugu»

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 29a, 12:00

2019an ireki zuten Helena Garcia Rubinatek eta Mikel Laboreria Garciak Izar Park Donostian; «lehen Txingudin izan genuen parkea 20 urtez, baina kontratua bukatzean ez genuen han gelditzea lortu eta Donostiara etorri ginen. Hirigunetik gertuago gaude eta jende gehiago ibiltzen da hemen».

Familien, eskolen eta udalekuen aisialdirako aukera ona eskaintzen duten; «haurrak goiza edo arratsaldea pasatzera etortzen dira, eta gurasoentzako kafetegi zerbitzua daukagu. Guraso eta zaintzaileak gustura egotea bilatzen dugu, leku zabal eta argitsua da». Gainera, urtebetetzeak ospatzeko aukera ere ematen dute.

Pandemiaren ondorioz, online erreserbak egiten hasi ziren; «horri esker, jendeak ordua aldez aurretik har zezakeen eta hona etortzean lekua izanen zutela ziurtatzen zuten». Geroztik Internet bidezko erreserbak egiten segitu dute; «horrela jendea goiz eta arratsaldetan banatu ahal izan dugu». Gainera, «323 haurrentzako tokia badugu ere, 120 bakarrik uzten ditugu sartzen aldi berean eta erosoagoa da bezeroentzako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun