Kobazuloak hainbat bisita egiteko aukera ematen du; «alde turistikoan hiru gela ikus daitezke, kilometro erdi baino gehiagoz ibiltzen 40 metroko sakoneran. Espeleoturismoa ere egin daiteke, beheko gela ezkutuak ezagutzeko familiarekin. Azkenik espeleoabentura dago, teknikoagoa dena, 70 metroko sakonerara jaisten soken laguntzekin. Kobazuloko gelarik handiena ikus daiteke horrela, gerlari baten kaskoaren itxura duen estalagmita bat duena». Honez gain, ikastetxeentzako Natur Eskola daukate eta «Eguberrietan haurrentzako bisita egiten dugu, ginkana bat egiten dute eta Olentzero eta Mari Domingi ezagutzen dituzte».
Bisita guztiak aldez aurretik erreserbatu behar dira mendukilo.com webgunearen bitartez eta 30 pertsonako taldeak egiten dituzte gehienez.