Ttipi Txartela

«Bidasoil gasolindegia leku estrategiko batean dago»

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 27a, 12:00

Duela zortzi hilabete ireki zuten Bidasoil gasolindegia Irunen. Beñat Dorronsoro Zigandak azaldu digunez, «gasolio eta gasolina mota guziak» dituzte bertan.

Bezero txartela dute bertan, «orain ez dugu erabiltzen Gobernuak gasolinarentzako deskontuak ematen dituelako baina hauek bukatzean, berriro erabiltzeko asmoa dugu. Deskontuak enpresaren arabera egiten ditugu, normalean %2koa izaten da». Gasolindegia «leku estrategiko batean» dagoela dio, «Frantziatik eta Nafarroatik bezero aunitz etortzen zaizkigu». Azken aldian «prezioaren igoera nabaritu dela» dio, «Frantzian ere deskontuak egiten hasi dira eta ez dira hainbertze etortzen». Hala ere, egoerak «hobera» eginen duela uste du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun