Txapelketa Nagusiko arautegiak zehazten du bertsolari batek saiora joan ezin badu 48 ordu baino gehiagoko tartearekin abisatu behar duela, eta kasu horretan talde antolatzaileak erabakitzen du bertze saio bateko zein bertsolarirekin aldatu. Silveiraren kasuan, ordea, azken orduko arazo pertsonalengatik ez zen bertaratu, eta beraz, txapelketatik kanpo gelditu da.