Ttipi Txartela

Ixone Goia Arretxea lesakarrak irabazi ditu Amaiurko ikuskizunerako sarrerak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 26a, 13:30

Amaiurko erresistentziaren 500. urteurrenaren harira, Aurkituko gaituzuenoi ikuskizuna eginen dute abuztuaren 6an Amaiurren. Horrat joateko bi sarrera zozketatu ditu TTIPI-TTAPAk zozketan izena eman duten Ttipi txarteldunen artean, eta bi sarrerak Lesakara joan dira: Ixone Goia Arretxea izan da irabazlea. Zorionak!

Jon Maiak zuzendutako ikuskizuna izanen da eta bertzeak bertze, Et Incarnatus orkestrak, Oinkari dantza taldeak, Gorka Hermosak, Olaia Inziartek, Jean Mixel Bedaxagarrek, Joseba Irazokik, Aire ahizpak, Elizondoko Abesbatza ttikiak eta Amaiurko Gaztelu taldea abesbatzak parte hartuko dute, bertze hainbat gonbidatu eta sorpresarekin batera.

Abuztuaren 6an, larunbata, 21:30ean izanen da ikuskizuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun