Duela zazpi urte ireki zuten, «zentro mota hau erabat ezezaguna zen hemen eta beldurra genuen kristoren inbertsoa zelako, baina harrera ona izan du. Gainera, negua hemen luzea izaten da eta arratsalde hotz horiek pasatzeko aukera ona da».
Urtebetetze ospakizunak, ikastetxeentzako alokairuak, salto libreak… hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte. Udan «goizez eta arratsaldez» irekitzen dute, ikasturtean, berriz, «goizetan ikastetxeentzako eta arratsaldetan denentzako». Salto ikastaroak ere egiten dituzte; «arratsaldeko lehen orduan, jende gutxien ibiltzen denean».
Haurrak eta jende gaztea joaten dira batez ere; «urtebetetzeetan umeak izaten dira gehienak, baina egia da azken aldian parkour, gimnasia eta horrelako joerak zabaldu direla eta jende helduagoa ere etortzen da».