Errugbiko euskal ligako finalak jokatuko dituzte Sarako Izarrako seniorrek eta BRTko gazteek

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 27a, 07:00

Joan den urtean bezala, aurten ere euskal liga irabazteko aukera dauka Sarako Izarra errugbi taldeak.

Gure Txokoa futbol talde nagusiak nahitaez garaipen garbia behar du Villabonan maila eusteko eta Doneztebek etxeko azken partida jokatuko du, maila mantentzeko aukerarik gabe

Eskualdeko errugbi zaleendako asteburu garrantzitsua izanen da maiatzeko azkena. Izan ere, Sarako Izarra errugbi taldeak lehen mailako euskal ligako finala jokatuko du larunbat arratsaldean Elorrion (Bizkaia) etxeko taldearen kontra eta BRT Menditarrak taldeko gazteek, Itsasmendi taldean, 18 urtez beheitiko finala jokatuko dute larunbat goizean Lekarozen Rioja RC taldearen kontra, errugbi-7ko txapelketa bat eta hainbat ospakizun hartuko dituen BRT Egunaren baitan. Futbolean ere, denboraldia bukatzeko partida bakan batzuk falta dira. Gure Txokoako futbol talde nagusiak nahitaez garaipen garbia lortu beharko du Villabonan, joanekoan Matzadan 0-2 galdu ondotik. Emaitza horri buelta ematea lortzen ez badu, gorengoen maila galduko du eta lortuta ere, bertze kanporaketa bat jokatu beharko luke. Doneztebe futbol taldeak, berriz, maila mantentzeko aukerarik gabe jokatuko du denboraldiko etxeko azken partida. Baztango jubenilek eta Doneztebe eta Aurrerako kadeteek kopako final erdietarako txartelaren bila jokatuko dute asteburuan.

ERRUGBIA

Seniorrak euskal liga lehen mailako finala

  • Betsaide Elorrio RT - Sarako Izarra RT, larunbatean 18:00etan Elorrion.

Sub-18 euskal ligako finala

  • Itsasmendi BRT – Rioja RC, larunbatean 10:30ean Lekarozen.

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT – UCD Burlades B, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasea

  • Billabona – Gure Txokoa, igandean 11:00etan Villabonako Arratzain eskolan.

Nafarroako jubenilen kopako final laurdenak

  • CD Baztan – CD Azkarrena, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopako final laurdenak

  • Doneztebe FT – UD Mutilvera A, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • JD San Jorge A – Aurrera, igandean 18:00etan Iruñeko San Jorgen.

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa kanporaketa

  • Intxurre - Gure Txokoa, larunbatean 11:45ean Alegiko Elorri zelaian.

Alebinak, Futbol-8

  • Beti Gazte A – Brti Kozkor A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • Baztan A – CD San Cernin A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe A – CD Amigó B, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Gure Txokoa A – CD Asdefor B, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.
  • CD San Cernin C - Gure Txokoa B, lariunbatean 11:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
  • CD Etxarri Aranatz B - Doneztebe B, igandean 16:30ean Etxarri Aranatzen
  • CD San Ignacio - Beti Gazte B, larunbatean 11:00etan Iruñeko Jesuitasen.
  • Valle de Egues D - Baztan B, larunbatean 11:15ean Sarrigurenen.
  • CD Oberena F - Beti Gazte C, larunbatean 09:30ean Iruñeko Oberenan.

Benjaminak Futbol-8

  • Beti Gazte – Lezkairu A, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun