Gipuzkoako ohorezko mailako finalerako sailkatzeko aukera bikaina dauka Beti Gazteko jubenil taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 6a, 08:00

Beti Gazteko jubenilek ez dute partidarik galdu igoera fasean. Larunbatean berdintzea aski izanen dute Gipuzkoako ohorezko mailako finalean izateko.

Larunbatean Martutenen irabaztea edo berdintzea aski izanen du, Lesakako klubaren historian lehen aldiz euskal ligan aritzeko aukera emanen liokeen finala jokatzeko

Beti Gazteko jubenilen futbol taldeak partida garrantzitsua du asteburuan. Gipuzkoako ohorezko mailako lehen fasean bere multzoko buru izan zen, kategoriako talderik golegileena izanik, gainera. Igoera fasean ez du oraindik partidarik galdu, lehenbizikoa berdindu eta ondoko zazpiak irabazita. Bi gol bertzerik ez ditu jaso zortzi partida horietan. Bi partida falta dituela, larunbat honetan Martutenen irabaztea edo berdintzea lortzen badu finalean izanen da Lesakako gazteen taldea. Galduta ere bertze aukera bat izanen luke azken jardunaldian etxean, Mastegin. Txapeldun izatea lortuko balute, historian lehen aldiz euskal ligan jokatzeko aukera izanen lukete Beti Gazteko gazteek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako taldeen kontra. Bertze aldetik, Baztan futbol talde nagusiak denboraldiko azken partida jokatuko  du larunbatean Lerinen eta Doneztebek maila mantentzeko borrokan segitzeko partida garrantzitsua du larunbatean etxean.

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoa, igoera fasea

  • CD Lerinés - CD Baztan, larunbatean 17:00etan Leringo La Romaletan.

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • Doneztebe FT – CDS Mendi, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasea

  • Gure Txokoa – Dunboa, larunbatean 18:00etan Berako Matzada zelaian.

Nafarroako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Beti Kozkor B - Doneztebe B, larunbatean 18:00etan Lekunberriko Plazaolan.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Beti Gazte – Usurbil, larunbatean 11:45ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte – Ostadar, ortziralean 20:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako igoera fasea

  • Martutene - Beti Gazte, larunbatean 17:30ean Martutenen.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Martutene - Gure Txokoa, larunbatean 15:30ean Martutenen.

Nafarroako jubenilen kopa

  • AD Mendillorri B - CD Baztan, igandean 12:15ean Iruñeko Soto Lezkairun.
  • UD Mutilvera B - Doneztebe FT, larunbatean 12:00etan Arangurenen.
  • CD Baztan B – CD Lezkairu, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Oiartzun A - Beti Gazte, larunbatean 13:00etan Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.
  • Gure Txokoa – Vasconia, larunbatean 10:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopa

  • CD Baztan - Doneztebe FT derbia, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Aurrera – CD Valle de Egues, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Neska kadete-infantil

  • Beti Gazte – Valle de Egues, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • SD Lagunak B - CD Baztan, igandean 16:00etan Barañaingo Lagunak-en.
  • SD Alsasua – Doneztebe FT, larunbatean 13:30ean Altsasuko Dantzalekun.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Baztan – CD Ilumberri, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Mutiko infantilak, Gipuzkoako txapeldunen fasea

  • Allerru A - Beti Gazte, larunbatean 11:15ean Lezoko Plazeta zelaian.

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa

  • Gure Txokoa – Dunboa, larunbatean 15:00etan Berako Matzadan.

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako kopa

  • Oiartzun - Gure Txokoa, larunbatean 09:00etan Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

Neska infantil-alebinak F-8, Nafarroako kopa

  • Baztan A – Burlades A, igandean 12:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Neska alebin-benjaminak F-8, Nafarroako kopa

  • Mulier FCN B - Baztan B, larunbatean 12:45ean Sarrigurenen.

Alebinak F8

  • CD Oberena C - Beti Gazte A, larunbatean 11:00etan Iruñeko Oberenan.
  • Baztan A – UCD Burlades A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Doneztebe A – CD Kirol Sport B, larunbatean 11:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Gure Txokoa A – Berriozar C, larunbatean 12:15ean Berako Matzadan.
  • CD San Ignacio C - Doneztebe B, larunbatean 12:00etan Iruñeko Jesuitasen.
  • Beti Gazte B – AD Mendillorri B, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.
  • CD San Ignacio B - Baztan B, larunbatean 10:30ean Iruñeko Jesuitinasen.
  • CD Valle de Egues C - Gure Txokoa B, larunbatean 11:00etan Sarrigurenen.
  • UCD Burlades B - Beti Gazte C, larunbatean 13:00etan Erripagainan.

Benjaminak F8

  • Baztan A – Mutilvera B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ESKUBALOIA

Neska jubenilak kopan

  • CB Tafalla - Baztango Kirol Taldea BKT, larunbatean 16:30ean Tafallako Ereta frontoian.

Neska kadeteak kopan

  • Baztango Kirol Taldeak BKT A – Malkaitz C, larunbatea n12:30ean Elizondoko kiroldegian.
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B – Beti-Onak Atarrabia A, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

Mutiko infantilak ligan

  • Erreka – Txantrea, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Neska infantilak ligan

  • Helvetia Anaitasuna C - Baztango Kirol Taldeak BKT A, larunbatean 09:00etan Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 27 – BM Bardenas 24 (joan den astean jokatua)

Neska alebinak ligan

  • Ademar Maristas - Baztango Kirol Taldeak BKT A, larunbatean 12:00etan Iruñeko Maristasen.
  • Erreka – Noain, larunbatean 11:30ean Doneztebeko kiroldegian.
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B – Agoizko KE, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Seniorrak euskal ligako finalerdia, itzulerakoa

  • Kanpanzar Arrasate - Sarako Izarra RT, larunbatean 12:00etan Iruñeko Mojategin.

Seniorrak euskal ligan bigarren mailan

  • BRT Menditarrak – Uribealdea B, larunbatean Lekarozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun