Zalantzaz betetako hasiera baten ondotik, euskal ligako lehen mailako azken faserako sailkapena lortu zuen Sarako Izarra errugbi taldeak, hasierako ligaxkako azken sei partidak bata bertzearen ondotik irabazi ondotik. Honela, ligako finalerdietarako sailkatu ziren basurdeak eta joan den asteburuan Animainean joaneko partidan 39-15 irabazi zioten Arrasate Kanpanzar taldeari. Larunbat eguerdian itzulerako partida jokatuko dute Arrasateko Mojategi zelaian. Finalerako txartela nahiko ongi bideratua badute ere, 24 puntuko aldearekin, partida gogorra izanen dute, ligan saratarren aitzinetik sailkatu zen taldearen kontra.
Bertze finalerdian Betsaide Elorrio eta Logroñoko Domiberia RC Rioja ari dira. Joanekoan, bizkaitarrek irabazi zuten Logroñon, 22-31.