Errigorako eskaerak egiteko azken eguna da gaur

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 30a, 17:00

Gaur, martxoaren 30a, da Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainako azken eguna, baita TTIPI-TTAPAren Errigorako lehiaketan parte hartzeko azken eguna ere.

Dagoeneko produktu batzuk agortu badira ere, oraindik bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz, lekale eta pasta sortak eska daitezke, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Bi bide daude eskaerak egiteko:

  • Online, errigora.eus webgunean.
  • Eta, sarean eskaerak egiteko gai ez direnentzat, telefono bidez, Hego Euskal Herritik +34 848 87 12 23 eta Ipar Euskal Herritik +33 532 09 35 45 telefono ­zenbakira deituta.

Eta TTIPI-TTAPAren Errigorako lehiaketan parte hartu ez duenak ere, gaur du horretarako azken eguna. Lehiaketan parte hartu eta erantzun guztiak asmatzen dituztenen artean Errigorako produktuekin osatutako bi kutxa zozkatuko ditu TTIPI-TTAPAk. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun