Errigoraren produktu-kutxa bat irabazi nahi duzu?

Zenbat dakizu Errigorari buruz? Erantzun sei galdera hauek eta Errigoraren produktuekin osatutako kutxa eder bat irabazteko aukera izanen duzu. Lasai, galderekin zalantzaren bat izanez gero, azalpenak ERRAN.EUSen argitaratu dugun artikulu honetan aurkituko dituzu.

Lehiaketan parte hartu eta erantzun guztiak asmatu dituzuenon artean bi kutxa zozkatuko ditu TTIPI-TTAPAk. Hori bai, saria irabazteko, parte-hartzaileak TTIPI TXARTELA izan behar du. Mugikorrean galderen erantzunak ez badituzu osorik ikusten, saiatu etzanean ikusten edo begiratu ordenagailuan edo tabletan osorik ikusteko.