22. Korrika

Korrika Batzordeak martxan paratzeko bilerak eginen dituzte datozen egunetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 24a, 17:00

Martxoaren 31n hasi eta apirilaren 10era bitartean Euskal Herriko zazpi lurraldeak gurutzatuko ditu 22. Korrikak. Tartean, baita eskualdeko lurrak ere apirilaren 5ean eta 9an. Korrikaren etorrera antolatzeko Korrika Batzordeak martxan paratzeko bilerak eginen dituzte datozen egunetan. 

  • Bihar eginen dute Malerrekako Korrika Batzordearen bilera Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan, 19:00etan.
  • Bortzirietako Korrika Batzordea asteazkenean, urtarrilaren 26an,  Beran bilduko da. Beralandetan 18:00etan egina dute hitzordua.
  • Zugarramurdi-Urdazubiko Batzordearen bilera ortziralean, urtarrilaren 28aneginen dute. Zugarramurdiko Akelarrenean elkartuko dira, 19:00etan.
  • Baztango Korrika Batzordea, berriz, heldu den asteazkenean, otsailaren 2an bilduko da, Elizondoko Suinki euskaltegian 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun