ERRAN.EUS: urtetik urtera emaitzak hobetzen
Datuek erakusten dute Nafarroan kontsumitzen diren euskarazko digital guztien artean ERRAN.EUS dela erabiltzaile gehien eta audientziarik handiena duen hedabidea.
Erabiltzaileen adina eta generoa
Sesio edo bisita gehien jaso dituzten atalak
ERRAN.EUSek urteko 365 egunetan eskaintzen dituen artikulu eta informazioez gain, pandemia hasi zenetik egunero koronabirusari buruzko datuak eta berriak dira, zalantzarik gabe, interes handiena pizten dutenak. Hala, koronabirusari lotutako bi atal bereziak; Covid-19a gurean eta Azken datuak (grafikoen orrialdea), urteko hamar orrialde ikusienen artean kokatzen dira.
Gainerako atalei dagokienez, eskelak, merkatu ttikiko iragarki sailkatuak eta urtebetetzeak ere hamar bisitatuenen artean sartzen dira. Eta ez hori bakarrik, hauek ere gora egin dute, %62,17 eskelak eta %54,69 iragarki sailkatuak.