Koronabirusa

Urtarrilaren 14a bitarte ostalaritza 01:00ean ixteko baimena eman diote epaileek Nafarroako Gobernuari

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 28a, 19:30

Bihar indarrean sartuko diren neurrien artean daude ostalaritzako lokalak ixtea 01:00etik 06:00etara, barran zutik baino mahaian eserita kontsumitu behar izatea, gehienera hamar pertsona elkartzeko muga ezartzea, eta ekitaldi sozial, kultural eta kirol arlokoak arautzea. 

Foru agindu berriak «birusaren transmisio komunitarioa minimizatzea eta une honetan presio handia duen osasun sistema babestea du helburu, bereziki Lehen Mailako Arretan eta ZIUetan».

Foru aginduak ekarriko dituen neurrien artean daude:

  • Ordutegia: Ostalaritzako lokalak ixteko gehieneko muga 01:00ean
  • Kontsumoa mahaian: Ostalaritzan eta jatetxeetan, kontsumoa mahaian egin beharko da beti, eta barrak kontsumizioa eskatu eta hartzeko bakarrik erabil daitezke. Tabureteak dituzten eta barrari itsatsita dauden mahaietan kontsumi daiteke. Gehienez ere bi pertsonarendako izanen dira, eta haien artean 1,5 metroko distantziara egonen dira, mahaien arteko distantziari aplikatzen zaion distantzia berera.
  • Kabalgatak eta sansilbestreak: Gabonetako ekitaldietan (kabalgatak, desfileak edo antzekoak) 500 pertsona baino gehiago biltzekotan eta kanpoan 1.000 baino gehiago, kasu horretan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako txostena beharko dute.
  • COVID pasaportea: Covid pasaportea eskatuko da egoitza eta zentro soziosanitarioetara sartzeko, jatetxeetara, ostatu turistikoetara (aterpetxeak, hotelak eta antzekoak), gimnasioetara eta toki itxietan dauden kirol-instalazioetara (antolatutako lehiaketetako kirol-entrenamenduetara izan ezik). Ez da COVID ziurtagiririk eskatuko aire zabaleko espazioetan eta terrazetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun