Osasun Departamentuak 9, 10 eta 11 urtekoak lehenetsi ditu eta gaitza pasatu ez duten adin horretakoak hasiko dira gaur Doneztebeko kiroldegian txertatzen. 16:00etatik 21:00etara ariko dira.
Monica Martin Doneztebeko osasun etxeko zuzendariak adierazi duenez, «300 haur baino gehiagok hartu dute hitzordua, baina hutsune aunitz gelditzen dira oraindik». Gaineratu duenez, «sistema informatikoa arazoak ematen ari dela uste dugu» baina «goizean hitzordu gehiago» emanen dituztela azpimarratu du. «Astelehenean SMS mezua bidali zieten familiei link bat bidaliz, eta hortik har dezakete ordua». Oroitarazi duenez, «aitarekin, amarekin edo tutorearekin ez doazen haurrek, sinatutako baimena aurkeztu behar dute».