Istripu larria gertatu zen larunbatean N-121-A errepidean Olaguen. Kamioi batek eta bi autok egin zuten talka, eta horren ondorioz, hildako bat eta lau zauritu izan ziren.
Bada biktima horiek gogoan, eta oro har, N-121-A errepidean izan diren istripuetako biktimen oroimenez, elkarretaratzea eginen dute larunbatean, abenduaren 11n, Olagueko iparraldeko sarreran. 12:00etan egina dute hitzordua. Biktimak oroitzeaz gain, Nafarroako Gobernuak nazioarteko ibilgailu astunen joan-etorria ez mugatzeko hartutako erabakiaren aurka bilduko dira.