Ttipi Txartela

«Erabiltzaileen behar guztiez arduratzen gara, txikienetik handienera»

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 1a, 13:00

2002an ireki zen Caser Anaka zahar etxea Irunen, eta denborarekin «zerbitzuak garatu eta hobetu egin dira, espezializatu gara: errehabilitazio zerbitzua, alzheimerra eta  dementzia daukatenentzat harrera berezia, traumatologia…».

155 erabiltzaile dituzte bertan bizi direnak, baina eguneko zentroan bertze 60 plaza dituzte, egunez bakarrik joaten direnentzat. Egonaldi laburrak egiten dituztenak ere badituzte, «etxean bizi dira baina momenturen batean asteburu bat edo egonaldi motz bat egin behar izaten dutenak, etxera itzultzeko asmoarekin». Bertan terapiak, tailerrak eta hainbat jarduera egiten dituzte adinekoak estimulatzeko.

Etxez etxeko laguntzako zerbitzu berria ere eskaintzen dute, «etxean bertan laguntzeko edo zentrora eramateko. Behar guztiez, txikienetik handietaraino, arduratzen gara». Gainera, hau ez da adineko pertsonentzako bakarrik, arreta bereziak behar dituzten guztientzako baizik.

Mugaz gaindiko egoitza da Anaka, «hitzarmen bat baitugu Iparraldeko Départementarekin 2015etik eta Iparraldeko jendea gure zentroetara etor daiteke bai eguneko zentrora baita egonaldi laburretarako ere, Frantziar Estatuko dirulaguntzarekin». Euskal Herri osoko jendearentzat ditu zabalik ateak egoitza honek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun