Koronabirusa

Almandoz, Bera, Saldias eta Sunbillako ikastetxeetan hainbat ikasgela konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 18a, 19:15

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, azken orduetan herrialde osoan 144 ikasle konfinatu dituzte, 14 ikasgelatakoak.

Hamalau horietatik lau eskualdekoak dira: Almandozko eskolako Haur Hezkuntzako handien ikasgela, Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailakoen ikasgela, Saldiasko eskolako Haur Hezkuntzako ikasgela eta Sunbillako eskolako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoen ikasgela. Nafarroan orain 408 ikasle daude konfinatuak 37 ikasgelatakoak: 29 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 8 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun