Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia azaroaren 21ean Bilbon jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 19a, 10:00

Bilbao Arenan jokatuko da final handia 12:00etan. Maika Ariztegi iturendarra izanen da eskualdeko partaide bakarra

Denboraldiari bukaera emateko, 2021eko Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia eginen dute Bilbao Arenan azaroaren 21ean, igande eguerdian. Final handian bederatzi aizkolari izanen dira lehian, sei gizon eta hiru emakume:

  • Mikel LARRAÑAGA  (Azpeitia)
  • Eneko OTAÑO  (Beizama)
  • Iker VICENTE  (Otsagabia)
  • Aitzol ATUTXA (Atutxa II) (Dima)
  • Julen ALBERDI (TXIKIA IV) (Azkoitia)
  • Jon IRAZU (Zizurkil)
  • Karmele Gisasola ZELAI III (Mallabia)
  • MAIKA Ariztegi (Ituren)
  • Uxue ANSORREGI (Mendaro)

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko online erosteko hemen, 15 eurotan 18 urtetik goitikoentzat eta 5 eurotan adin txikikoentzat. Informazio gehiagorako bisitatu www.aizkolaritxapelketanagusia.eus webgunea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun