Baztan-Bidasoko pentsiodunek elkarretaratzea Beran eginen dute astelehenean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 16a, 12:00

Irailaren 20an Elizondoko plazan egindako elkarretaratzea.

Pentsio duina, bizi duina lelopean eta «guttieneko 1.080 euroko pentsioa» eskatuz elkarretaratzeak egiten hasia da berriz Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimendua. Udako geldialdiaren ondotik, irailean Elizondon bildu ziren eta, urriko hitzordua, astelehenean, urriaren 18an, Beran eginen dute, 12:00etan Iamoteneko atarian.

Hilabeteko hirugarren astelehenetan ateratzen da karrikara Baztan-Bidasoko Pentsiodunen Mugimendua, herriak txandakatuz. Irailaren 20an Elizondon bildu ziren, urriaren 18an Beran bilduko dira, azaroaren 15ean Donezteben, abenduaren 20an Lesakan, ilbeltzaren 17an Elizondon... Ikasturteko azken elkarretaratzea ekainaren 20an Beran eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun