Aurrera nagusitu zaio Doneztebe B-ri Nafarroako erregionaleko lehen mailako derbian

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko ira. 27a, 08:00

Leitzako Aurrera futbol taldeak jokatutako bi partidak irabazi egin ditu, azkena atzo Arkiskilen Doneztebe Bren kontra jokatutako derbia. Argazkia: Pablo Feo

Beti Gaztek hirugarren mailan lehen garaipena lortu du Tolosan eta Baztanek ere irabazi egin zuen Burlatan.

Asteburuko futbol jardunaldiko partidarik berezienean Leitzako Aurrerak Joanes Oskozek sartutako gol bakarrari esker irabazi zion derbia Doneztebe B-ri. Beti Gazterentzat ere asteburu berezia izan da, hirugarren mailan bere lehen garaipena lortu baitzuen igandean Tolosan Lesakako taldeak eta Baztanek ere garaipena lortu zuen Burlatan. Erregionaleko derbiaz aparte, Baztan B-k galdu egin zuen eta Beti Gazte B-k irabazi. Beti Gazteko emakumeek ere garaipena lortu zuten Mastegin. 

 

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Tolosa 1 - Beti Gazte 4 (Ander Ordokik 2, Urki Txoperena eta Ibon Txoperena)

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • UCD Burlades B 0 - CD Baztan 3 (Ibai Merino, Alvaro Fernandez eta Elur Meoki)
  • Doneztebe FT 1 (Borja Arregi) – CD Alesves 2

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Vasconia CD 1 - Gure Txokoa 1 (Aimar Lekuona)

Nafarroako erregionaleko lehen maila

  • Aurrera 1 (Joanes Oskoz) - Doneztebe B 0

Doneztebe B taldea, igandean Leitzako Arkiskilen, Aurreraren kontrako derbia hasi baino lehen. Argazkia: Pablo Feo

 

  • Baztan B 1 (Agustin Francisco Juanbeltz) – SD Alsasua 4

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

  • Beti Ona 0 - Beti Gazte 4 (Jon Etxebestek 2, Iker Iriarte eta Andoni Otxoteko)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 4 (Idoia Garde, Izaro Aldabe, Ainara Senper eta Olaia Telletxea) – Touring 2

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Trintxerpe 2 - Beti Gazte 4 (Unai Arburuak 2, Asier Taberna eta Aitor Pagadizabal)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • San Marcial 1 - Gure Txokoa 2 (Martxel Matxikote eta Ismail Bensaid)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • UD Mutilvera 3 - CD Baztan 1 (Mikel Pruaño)
  • Doneztebe FT 1 (Oier Apezetxea) – CD Cantolagua 3

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • CD Baztan 1 (Javier Egurrola) – JD San Jorge 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa 1 (Unai Etxeberria) – Real Union Club 0
  • Beti Gazte 2 (Luken Urtxegi eta Manex Ubiria) – Behobia 3

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Baztan 4 – Gazte Berriak Ansoain 3
  • CD Atarrabia 4 – Doneztebe 2 (Koteto Ezkurrak 2)
  • CD Kirol Sport A 6 – Aurrera 0

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Doneztebe 8 (Rafael Guertan 5, Jonan Etxebestek 2 eta Alain Bazterrika) – CD Iruña B 0
  • CD Lezkairu 2 – Baztan 0

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Cantolagua 3 – Baztan 4

 

ESKUBALOIA

Mutil jubenilak ligan

  • BM Loyola 43 – Erreka 23
  • Baztango Kirol Taldeak BKT A 16 – Uharte A 19
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B 22 – Helvetia Anaitasuna B 33

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun