Eskualdeko euskaltegietan izena emateko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 25a, 13:00

Urrian hasiko dute ikasturtea Baztango AEK euskaltegian eta Malerrekako, Leitzaldeko eta Bortzirietako IKA euskaltegietan.

Ikasturte berria hasi da eta horrekin batera euskaltegien matrikulazio kanpaina. Euskara ikasteko edo hobetzeko asmoa dutenek orain dute izena emateko garaia eskualdeko edozein ikastetxetan.

Urtero bezala, udalek dirulaguntzak eskaini dituzte matrikulako gastuekin laguntzeko. Informazio gehiagorako egin klik lotura hauetan Malerrekako Mankomunitateko, Bortzirietako Mankomunitateko eta Baztango Udalaren dirulaguntzei berri izateko eta deitu 948 61 07 76 telefono zenbakira Leitzako euskaltegiaren inguruko informazioa jasotzeko. IKA euskaltegietan izena emateko azken eguna irailaren 30a izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun