Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia egin du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 4a, 11:00

Eskaera egiteko epea irailaren 1etik urriaren 1eko 14:00ak arte izanen da. Ikusi hemen zein baldintza bete behar diren dirulaguntzaren onuradun izateko.

Baztango Udalak diruz lagunduko ditu 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitarteko ikastaroen matrikula gastuak, «euskararen gizarte ezagutza handitzeko eta erabilera sustatzeko». Dirulaguntza jasotzeko, hauek dira bete beharreko baldintzak:

  • 16 urte baino gehiago izatea
  • Baztanen erroldatuta egotea urtebeteko antzinatasunez
  • Zergen ordainketa eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea eta Udalarekin ordaindu gabeko zorrik ez izatea
  • 2020/21 ikasturtean euskaltegiren batean matrikulatua egotea eta matrikula ordainduta izatea
  • Ikastaroaren guttieneko %80ko asistentzia egiaztaturik izatea. Autoikaskuntza programetakoek ere aprobetxamendu-egiaztagiria aurkeztu beharko dute
  • Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko dirulaguntza deialdia aterako balu, hura ere eskatzea

Dirulaguntza gehienez 420 euroko izanen da onuradun bakoitzeko. Egin klik hemen oinarri guztiak ikusteko eta eskabide-orria betetzeko. Urriaren 1a izanen da eskaera egiteko azken eguna, 14:00ak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun