Baztan eta Doneztebe futbol talde nagusiek larunbatean hasiko dute denboraldia

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko abu. 27a, 08:00

Doneztebe futbol talde nagusia lehen aldiz Nafarroako Maila Autonomikoan ariko da.

2021-2022 denboraldia hastear da eskualdeko futbol taldeentzat. Larunbat honetan, Nafarroako maila autonomikoan jokatuko duten Baztan eta Doneztebe futbol taldeen txanda izanen da. Baztandarrak hirugarren mailatik jautsi eta doneztebarrak preferentetik igo ondotik kategoria berean aritu arren, multzo ezberdinetan daudenez, oraingoz ez dute derbirik jokatuko lehen fasean. Doneztebe etxean ariko da eta Baztan Agoitzen.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Aoiz – CD Baztan, larunbatean 18:30ean Agoizko San Miguel zelai berrian.
  • Doneztebe FT – CD Zirauki, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Beti Gaztek hirugarren maila debuta irailaren 5ean

Beti Gaztek irailaren 5ean eginen du hirugarren mailan debuta Durangon. Aipatzekoa da, aurten, Doneztebek ez ezik, Baztanek eta Beti Gaztek ere bigarren taldeak izanen dituztela, erregionaleko lehen mailan. Doneztebe B eta Baztan B Leitzako Aurrerarekin batera ariko dira Nafarroako erregionaleko lehen mailan eta irailaren 19an hasiko dira lehian. Beti Gazte B Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan ariko da. Gure Txokoa Gipuzkoako Gorengoen mailan ariko da eta irailaren 12an hasiko da lehian.Beti Gaztek emakumezkoen taldea ere izanen du Gipuzkoako Ohorezko mailan eta irailaren 9an hasiko dute denboraldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun