Txapelketa nagusian, Ansa II.ak eta Larrañagak 30-26 irabazi zieten Aritz Juanenea saldiastarrari eta Barrenetxea IV.ari. Partida borrokatua eta polita jokatu zuten, gehienetan Juanenea eta Barrenetxea aurretik izan ziren (24-25 arte), baina 6-1eko azken partzialak finalareko txartela eman zien Ansa II.a eta Larrañagari. Urriza eta Aizpuru III.aren kontra ariko dira uztailaren 14ko finalean.
B multzoko finalaurrekoan, Loitegik eta Aritz Zubiri goizuetarrak ere 30-26 irabazi zieten Zaldua II.a eta Labakari. Atzelari goizuetarra izan zen partidako onena, 15 tanto egin baitzituen eta bi pilota besterik ez zituen galdu. Beti aurretik nabarmen ibili ziren irabazleak (17-10, 22-15, 27-19), baina partida estutu zuten Zalduak eta Labakak (27-25). Azkenean, ordea, Loitegi eta Aritz Zubiri goizuetarra izanen dira Oskar Urrutia II.a saldiastarraren eta Martirenaren arerio finalean. Beraz, B multzoko txapela eskualdera etorriko da. Uztailaren 14an jakinen da Saldiasera edo Goizuetara ote den.
Asteazkeneko jaialdia ireki zuen partidan, Oskar Urrutiak eta Aizpuru III.ak 20-30 galdu zuten Goikoetxea V.a eta Martirenaren kontra.