Koronabirusa

Eskualdean ere heldu den astean hasiko dira 66-69 urte bitarteko batzuk txertatzen

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 30a, 10:00

Ikusi hemen egutegia

Nafarroako Gobernuak herenegun iragarri zuen 66-69 urte bitartekoen txertaketarekin heldu den astean hasiko dela. Hala, heldu den astean, Malerrekan eta Baztanen 66-67 urte dituztenak eta Bortzirietan 60-67 urte bitartekoak txertatuko dituzte. Horiez gain, Leitzaldeko eta Urumealdeko 70-79 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia hartuko dute.

Ikusi hemen txertaketen egutegia eskualdean. Kasu guztietan Nafarroako Gobernutik emanen diete hitzorduaren berri eta bezperan norbaitek ez badu mezurik hartu, osasun etxera deitu beharko du.
 

Leitzaldea-Urumealdea

  • Maiatzaren 4an 70-79 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia hartuko dute Leitzan.
  • Uztailaren 8an 60-65 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia hartuko dute.

Malerreka

  • Maiatzaren 6an, 66-67 urtekoak (1954 eta 1955 urteetan sortutakoak) Doneztebeko Osasun Zentroan txertatuko dituzte. Aitzineko txandan txertatu gabe gelditu ziren 60-65 urtekoek ere izanen dute horretarako aukera eta kasu horretan, interesatuek osasun etxera deitu beharko dute.
  • Maiatzaren 13an, 68-69 urtekoak txertatuko dituzte Doneztebeko kiroldegian. Aitzineko txandan txertatu gabe gelditu ziren 70-79 urtekoek ere horretarako aukera izanen dute eta kasu horretan, interesatuek osasun etxera deitu beharko dute.

Baztan

  • Maiatzaren 6an, 66-67 urtekoak txertatuko dituzte lehenbiziko dosiarekin.
  • Maiatzaren 11n, alde batetik, 68-69 urtekoek txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute eta bertzetik, 70-79 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia.
  • Uztailaren 9an, 60-65 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia hartuko dute.
 

Bortziriak

  • Maiatzaren 7an, 60-67 urte bitartekoek txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute.
  • Maiatzaren 12an, 70-79 urte bitartean dutenek txertoaren bigarren dosia hartuko dute, baita etxean txertoaren lehenbiziko dosia hartua dutenek ere. 80 urtetik goitiko gutti batzuk ere txertatuko dituzte.
  • Maiatzaren 14an, 68-69 urte dutenek lehenbiziko dosia hartuko dute eta txertatuak izan ez diren 70-79 urte bitarteko herritarrek ere lehenbiziko dosia hartzeko aukera izanen dute.

Bortzirietako txertaketak Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun