N-121-A

Ortzirale honetan N-121-A errepidea hamaika puntutan moztuko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 14a, 15:00

Belateko tunelak «arrisku handikoak» direla salatzeko, martxoaren 16an bidea itxi zuten 30 alkatek eta Oronozko suhiltzaileek

Alkate eta bizilagunek egin dute deialdia, N-121-A errepidean «segurtasun handiagoa» eta «nazioarteko trafiko astuna A-15 autobidera desbidera dezaten» eskatzeko.

Bortz minutuz moztuko dute trafikoa, ortziralean, apirilaren 16an, 19:00etan, ondoko toki hauetan:

  • Ezkabarte (5. Km)
  • Olaibar (10,5. km)
  • Odieta (14. Km)
  • Anue (16. km.)
  • Lantz (22,5. Km)
  • Ultzama-Arraitz (26. Km)
  • Baztan (38,5. Km) Zozaiako bidegurutze inguruan
  • Doneztebe-Sunbilla (49. Km) Kontxa gasolindegiaren inguruan
  • Igantzi-Arantza (58,5. km) Berrizaunen
  • Etxalar (60. Km) Etxalarko Benta parean
  • Lesaka-Bera (64. Km) Tunelaren inguruan

Horiez gain, Uharten, PA-30 zeharbideko 8,5 kilometroan ere kontzentrazioa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun