AEMETek sute arriskua maila gorenean jarria badu ere, atzo mendiari su eman zioten hainbat herritan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 2a, 07:30

Egunotan dabilen haizeagatik eta mendiaren lehortasunagatik, Aemet erakundeak sute-arriskua maila gorenera eramana du eta kasu emateko deia egina du. Alabaina, atzo hainbat sute agertu ziren han eta hemen: Arizkunen, Lekarozen, Erratzun (Iñarbil auzokoaz gain bigarren bat), Urdazubin, Urrozen, Beintza-labaienen, Donamarian bi sute, Areson, Etxalarren iluntzean oraindik itzali gabe zegoena eta Arantzan jada ilunduta agertu zena. Suhiltzaileen bideoan ikus daiteke suhiltzaile bat suebaki lanak egiten, sutea geldiarazteko.

Erlazionatuak

Sutea piztu da Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021 api 01 Bortziriak   Arantza

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun