Sutea piztu da Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 1a, 22:36

Duela gutti, 21:00 aldera, sutea piztu da Arantzan, Bazterla (Bazterrola) eta Urrizmeaka parajeen tartean, guttienez hiru tokitan. Horrez gain, Nafarroako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gaur suteak izan dira Baztanen, Donamarian eta Etxalarren. Donamarian bi sute izan dira –horietako bat oraindik piztua– eta Etxalarkoa ere itzali gabe dagoela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun