Etxetik kanpo garaipena lortu dute Doneztebe futbol taldeak eta BKT eskubaloi taldeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko mar. 22a, 11:00

BKTko seniorrek garaipen garbia lortu zuten Zizurren.

Beti Gazteko gizonek eta emakumeek berdindu egin dute eta Gure Txokoak galdu futbolean eta areto-futbolean

Martxoaren 19ko besta egunarekin osatu den asteburu luze honetan kirol jardunaldia ere luzea izan da. Ortziralean jokatu zituzten lehen partidak eta igandera bitarte lehian aritu dira eskualdeko kirol taldeak. Futbolean, talde nagusien artean Doneztebek bakarrik lortu du garaipena eta eskubaloian ere, irabazi egin zuten Baztango BKT eskubaloi taldeak, biak etxetik kanpo.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Baztan atsedena.

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Añorga 3 - Beti Gazte 3 (Ander Ordoki, Ibon Txoperena eta Igor Gurrutxaga)

Gipuzkoako Preferente mailan

  • Gure Txokoa 0 – Vasconia 4

Nafarroako Preferente mailan

  • CD Lezkairu 0 – Doneztebe 3 (Manuel Maiza, Beñat Migetorena eta Xabier Erasun)

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B 1 (Lander Mindegia) – Gazte Berriak Ansoain 3

Gipuzkoako Emakumezkoen Ohorezko Erregionala

  • Beti Gazte 1 (Olaia Telletxea) – Ostadar 1

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Real Union 2 - Gure Txokoa 1 (Alexander Altzuguren)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • Baztan 3 (Unai Etxeberria, Mikel Ariztia eta Aritz Maisterrena) – CD Iruña 1
  • JD San Jorge 6 – Doneztebe 2 (Urko Oiartzabal eta Gonzalo Moreno)

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • UD Mutilvera B 4 – Baztan 2

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Beti Gazte 2 (Iker Agirretxe eta beraien atean) – San Marcial 1
  • Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Gazte Berriak Ansoain A 5 - Doneztebe A 1 (Unai Garaikoetxea)
  • CD Amaya B 0 – Baztan 4 (Imanol Goienetxek 3 eta Oihan Zapata)

Neska kadete-infantilak, Nafarroako ligan

  • Beti Gazte 0 – Kirol Sport 8

Infantilak, Nafarroako lehen mailan

  • CDS Amaya 4 – Baztan 3 (Haritz Bidegain eta Antton Telletxeak 2)
  • Lezkairu 0 - Gure Txokoa 2 (Inhart Taberna eta Ortzadar Iratzoki)

Infantilak, Nafarroako bigarren mailan

  • CD Ademar 3 – Doneztebe 7 (Hegoi, Mohak 2 eta Kotetok 4)
  • CD Amigo 2 – Baztan 1

Futbol-8 emakumeak alebinak

  • Beti Kozkor 6 – Baztan 1

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Xuga Gure Txokoa 2 – Oiartzun 4

Mutiko infantilak

  • Aurrera B 10 - Aurrera A 0

ESKUBALOIA

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

  • BM Ardoi 20 - Baztango BKT 32

Nafarroako neska jubenilak

  • BM Lizarreria 35 - Baztango BKT 20

Nafarroako neska kadeteak

  • Beti-Onak Atarrabia A 22 - Baztango BKT 19
  • BM Loyola 29 – Aurrera 4

Nafarroako neska infantilak

  • Baztango BKT A 28 – Helvetia Anaitasuna C 29
  • Baztango BKT B 25 – Malkaitz B 16

Nafarroako neska alebinak

  • Baztango BKT A 12 – BM Noain 4
  • BM Loyola D 9 - Baztango BKT B 7

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun