Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 408 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 579 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 262 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 466 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 26, 1.894 proba egin zituzten (1.162 PCR eta 732 antigeno proba) eta horietatik 45ek positibo eman zuten (%2,4)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 26, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 89 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%27), eta 15-29 urtekoak (%24). Ondotik, 15 urtetik beherakoak daude (%22), eta 30-44 urtekoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%7) eta 75 urtetik gorakoena (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 34,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.132 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.096koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!