Koronabirusa

Behin-betiko datuen arabera, Berako baheketan 1.029 proba egin dituzte eta horietatik batek eman du positibo

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 1a, 17:23

12 eta 29 urte bitarteko gazteen eta 60 urtetik goitiko helduen artean, 1.079 herritar deituak zeuden COVID-19aren antigeno testa egitera. Berako Udalak adierazi duenez, behin-betiko datuen arabera, 1.029k egin dute proba eta horietatik batek bakarrik eman du positibo. Datu lasaigarriak dira azken egunotan bizi izan diren sentsazio kezkagarriak kontuan hartuz gero.

40 positibo azkeneko bi asteotan

Urtarrilaren 15etik 30era, 40 positibo atzeman dituzte Beran, egunero gutienez kasu 1 eta gehienez 5 kasu artean. Intzidentzia horrekin larrituta, Osasunbideko agintariak Udalarekin harremanetan jarri ziren baheketa hau egiteko eta, hartara, hedapena lehenbailehen kontrolatu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun