Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 408 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 579 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 262 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 464 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, otsailak 25, 1.573 proba egin zituzten (807 PCR eta 766 antigeno proba) eta horietatik 50ek positibo eman zuten (%3,18)
COVID-19ak jota, atzo, otsailak 25, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 107 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, urte bitartekoak (%20). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%14), eta 60tik 75era bitarteko segmentua (%12). Azkenik, 15 urtetik beherakoen taldea dago (%10), eta 75 urtetik gorakoena (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 42,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 51.087 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.096koa.