Seguruenik urte bukaera arte errepide zaharretik ibili beharko dute kamioiek, autoek eta bizikletek

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 22a, 20:30

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, N-121-A errepidea itxita egonen da Gipuzkoako zatian, «Alunda eta Gurutze zubibideetan atzemandako arazoak konpondu arte» eta, oraingoz, Foru Aldundiak ez du eperik eman baina, seguruenik, urte bukaera arte izan daitekeela aurreratu du. Bitartean, trafiko guztia lehengo errepide zaharretik bideratu dute, GI-3455 errepidetik. Gertaera honek oraindik gehiago areagotuko du berez N-121-A errepideak duen istripu-arriskua. Kontuan hartu behar da egunero pasatzen diren ia 9.000 ibilgailuetatik 3.500 inguru, hau da, %40, kamioiak direla.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun