Santos Indurain osasun kontseilariak foru agindu bat eman du gaur eta, agindu horren arabera, hamabi urtetik gorako pertsonek nahitaez erabili beharko dute maskara, pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun tartea bete arren. Foru aginduak uztailaren 17ko 00:00etan hartuko du indarra.
Maskara behar bezala jantzi beharko da, sudur-trenkadatik kokotseraino (kokotsa barne). Kontseilariak azaldu duenez, agindua ez betetzeagatik ezarriko den zigorra, oro har, 100 eurokoa izanen da, baina zenbateko hori aldatu ahal izanen da aplika daitekeen legedia sektorialaren arabera.