Ortzegunetik ortziralerako gauerditik aitzinera maskara erabiltzea nahitaezkoa izanen da karrikan eta aire zabaleko espazio guztietan; erabilera publikoko espazio itxietan edo jendearentzat irekita dauden eta espazio berean bertze pertsona batzuekin egon gaitezkeen espazioetan; baita garraio publiko eta pribatu guztietan ere, bidaiariak etxebizitza berean bizi diren kasuetan izan ezik.
Musukoa erabiltzea salbuetsita egonen da honako kasu hauetan:
- Janariak eta edariak kontsumitzeko momentu zehatzetan.
- Kirola egiterakoan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia bermatzen bada. Dena den, kiroldegietako espazio komunetan ibiltzerakoan eta igerilekuetan edota bainatzea baimenduta dauden erreka eta putzuetan maskara erabili beharko da (uretan gaudenean izan ezik).
- Lantokietan maskara erabiltzea salbuetsita dago, berdin titulartasun publikokoak eta pribatukoak izan, betiere langileen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatzen bada.
- Gisa berean, ez da derrigorrezkoa izanen maskara erabiltzea arnas zailtasunen bat duten pertsonen kasuan eta mendekotasuna edo desgaitasuna izateagatik maskara kentzeko autonomiarik ez duten pertsonen kasuan.
- Ezinbertzeko egoeretan ere ez da nahitaezkoa izanen.