Igerilekuak irekita edukiera mugarekin eta neurri zorrotzekin

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 8a, 09:00
Protokolo zehatzekin ari dira lanean igerilekuetako langileak.

Erratzuko kanpineko igerilekua bertako bezeroentzat bakarrik ireki dute eta Elizondokoan edukiera %50era mugatu dute.

Sasoi honetan, lagun talde aunitzen bilgune  izan ohi dira igerilekuak,  zuhaizpeko solasaldiez gozatzeko eta uretan murgiltzeko aukera ezinhobea eskaintzen baitute. 
Aurten, eskualdean, Sara, Lesaka eta Berakoarekin batera, Baztango Giltxaurdi udal kiroldegikoak eta Erratzuko kanpinekoa dira ireki dituzten bakarrak; eta horiek ere, ez dute ohiko irekiera izan, edukiera mugatuta ari dira lanean, segurtasun neurriak zorrotz betez. 

Erratzuko kanpinean sorosle ari den Lorea Lizarretak eta Elizondoko Giltxaurdi kirol instalazioetako igerilekuko Ane Dendarietak lan handia izanen dute aurten, baina horretarako «prest» daude. Sorosle lanak egiteaz gain, erabiltzaileek arauak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. 

Eurek ez ezik, erabiltzaileek ere neurriak betetzeak instalazioei ematen dien segurtasunaz solastatu dira.   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun