Hala ere, Mª Carmen Maeztuk, Gizarte Eskubideen kontseilariak adierazi duenez, «horrek ez du erran nahi erne egon behar ez dugunik. Egindako lan guztiaren ondotik, eta pandemiak eragin duen sufrimendu guztia ahaztu gabe, ahaleginak areagotu behar ditugu berragertze bat prebenitzeko eta saihesteko». Horretarako, adinekoen egoitzetan babes neurri zorrotzak betetzen eta kontingentzia planak prestatzen ari direla gaineratu du, datozen hilabeteetan gerta daitekeenari aitzina hartzeko.
Kontingentzia-plana
Bertzalde, astearte honetan, Gizarte Eskubideen Departamentuak kontingentzia plana aurkeztuko die ANEA eta LARES entitateei, Nafarroako adinekoen egoitzak biltzen dituzten entitateei. Dokumentu horrek ezartzen du diagnostiko-testak egiteko eta positiboak atzemanez gero bitarteko baliabideetara bideratzeko prozedura zein izanen den. Adinekoen egoitzetan agerraldi berriak saihestea da kontua edo, agerraldirik gertatuko balitz, azkar jardutea kutsatze-katea ez zabaltzeko.