COVID-19: Azken datuak

Osasunbidearen arabera Doneztebeko eremuan 54 positibo daramazkite metatuak, Elizondokoan 108, Leitzakoan 11 eta Lesakakoan 23

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 1a, 12:50

Osasunbideak jakitera eman duenez, maiatzaren 31n, 108 dira Elizondoko eremuan metatutako positiboak (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 54 Malerreka-Bertizaranan, 11 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 23 Bortzirietan. Datu hauek Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren baitakoak dira, eta horietan ez daude sartuak zentro pribatuetako datuak. Gainera, kontuan hartu behar da Osasunbideak eremu bakoitzean bakar-bakarrik metatu diren positiboen kopurua ematen duela jakitera, eta ez du erraten zenbat positibo aktibo dauden toki bakoitzean, ez eta zenbat PCR proba egin dituen azken egunean eremu bakoitzean. Izan ere, gerta liteke gaixotu batek bere gaixoaldian hiru aldiz proba egitea eta hirutan positibo ematea. Horrelako kasuetan hiru positibo metatu direla diote estatistikek, baina positibo aktibo bakarra da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun