COVID-19: Azken datuak

Nafarroan azken orduetan ez da inor hil koronabirusagatik eta 93 gaixok hartu dute alta epidemiologikoa

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 1a, 16:18

Datuen eguneraketa: maiatzak 31, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan ez da inor hil Covid-19 birusak jota. Orain arte 515 dira erregistratutako hildakoak. Gainerakoan, epidemia hasi zenetik, 5.294 dira PCR proben bitartez positibo eman dutenen kopuru metatua. Egunero egiten dituzten probei dagokionez, azkeneko egunean 856 PCR proba egin dituzte eta horietatik 23 positibo eman dute, eta 215 dira egin dituzten antigorputzen testak eta horietatik 10ek positibo eman dute. Alta epidemiologikoa hartu dutenei dagokionez, 5.963 dira hasieratik zenbatu dituztenak, horietatik 93 azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun