COVID-19: Azken datuak

Osasunbidearen arabera Doneztebeko eremuan 52 positibo daramazkite metatuak, Elizondokoan 107, Leitzakoan 11 eta Lesakakoan 22

Osasunbideak jakitera eman duenez, gaur, maiatzak 27, 107 dira Elizondoko eremuan metatutako positiboak (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 52 Malerreka-Bertizaranan, 11 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 22 Bortzirietan. Datu hauek Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren baitakoak dira, eta horietan ez daude sartuak zentro pribatuetako datuak. Gainera, kontuan hartu behar da Osasunbideak eremu bakoitzean bakar-bakarrik metatu diren positiboen kopurua ematen duela jakitera, eta ez du erraten zenbat positibo aktibo dauden toki bakoitzean, ez eta zenbat PCR proba egin dituen azken egunean eremu bakoitzean. Izan ere, gerta liteke gaixotu batek bere gaixoaldian hiru aldiz proba egitea eta hirutan positibo ematea. Horrelako kasuetan hiru positibo metatu direla diote estatistikek, baina positibo aktibo bakarra da.

Erlazionatuak

Nafarroan hildako bat koronabirusagatik eta PCR probetan 7 positibo atzeman dituzte

Mendialdea

Datuen eguneraketa: maiatzak 27, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan pertsona bat hil da Covid-19 birusak jota. Hartara, orain 51...

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun