COVID-19: Azken datuak

Nafarroan hildako bat koronabirusagatik eta PCR probetan 7 positibo atzeman dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 27a, 20:29
Osasunbideak jakitera eman duenez, azken orduotan 1.578 proba diagnostiko egin dituzte (1.049 PCR eta 529 test azkar), pandemia hasi zenetik 90.759 guztira

Datuen eguneraketa: maiatzak 27, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan pertsona bat hil da Covid-19 birusak jota. Hartara, orain 513 dira erregistratutako hildakoak. Gainerakoan, epidemia hasi zenetik, 9.088 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.246 PCR proben bitartez eta 3.842 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.324 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 134 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 5.251ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 202k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun