COVID-19: Azken datuak

Gaur Osasunbideak eman dituen eskualdeko datuetan ez da aldaketarik ageri metatutako positiboen kopuruetan

Osasunbideak jakitera eman duenez, gaur, maiatzak 24, 108 dira Elizondoko eremuan metatutako positiboak (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 51 Malerreka-Bertizaranan, 11 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 22 Bortzirietan. Datu hauek Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren baitakoak dira, eta horietan ez daude sartuak zentro pribatuetako datuak. Gainera, kontuan hartu behar da Osasunbideak eremu bakoitzean bakar-bakarrik metatu diren positiboen kopurua ematen duela jakitera, eta ez du erraten zenbat positibo aktibo dauden toki bakoitzean, ez eta zenbat PCR proba egin dituen azken egunean eremu bakoitzean. Izan ere, gerta liteke gaixotu batek bere gaixoaldian hiru aldiz proba egitea eta hirutan positibo ematea. Horrelako kasuetan hiru positibo metatu direla diote estatistikek, baina positibo aktibo bakarra da.

Erlazionatuak

Azken orduetan Nafarroan ez da inor hil koronabirusagatik eta PCR probetan 14 positibo atzeman dituzte

Mendialdea

Datuen eguneraketa: maiatzak 24, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan ez da inor hil Covid-19 birusak jota. Hartara, orain arte be...

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun