COVID-19: Azken datuak

Azken orduetan Nafarroan ez da inor hil koronabirusagatik eta PCR probetan 14 positibo atzeman dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 24a, 20:25

Osasunbideak jakitera eman duenez, azken orduotan 981 proba diagnostiko egin dituzte (906 PCR eta 75 test azkar), pandemia hasi zenetik 87.803 guztira

Datuen eguneraketa: maiatzak 24, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan ez da inor hil Covid-19 birusak jota. Hartara, orain arte bezala 509 dira erregistratutako hildakoak. Gainerakoan, epidemia hasi zenetik, 8.942 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.219 PCR proben bitartez eta 3.723 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.693 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 122 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 4.740ek hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 140k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun