Konfinamendua arintzeko neurrien artean ez daude sartuta elkarte gastronomiko eta bajeren irekitzea eta, oraingoz, hurrengo arintze faserako utziko da irekitzeko baimena. Hala ere, debeku honetatik salbuetsiak daude maiatzaren 15az geroztik 500 biztanle azpitik dauden herrietako elkarteak, betiere, herri horietan ez baldin bada bertze kafetegi, taberna edo jatetxerik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.