Koronabirusa

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du oraingoz elkarte gastronomikoak erabiltzeko aukera

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 16a, 14:16
Artxiboko argazkian, Aresoko emakumeak 2018an elkartean egin zuten otordu batean.

Osasun Departamentuaren ustez elkarte gastronomikoak pribatuak badira ere, ezin dira etxebizitzekin parekatu. Kontrara, erabilera kolektiboko lokaltzat hartu behar dira. Etenaldi honetatik salbuetsita daude bostehun biztanletik beherako udalerri txikietan daudenak.

Hala ere, Gobernuak irekitako partaidetza-prozesuan egindako hainbat ekarpen indarreko araudiarekin alderatu ondotik, «etenaldi horretatik salbuetsita daude bostehun biztanletik beherako udalerri txikietan daudenak (kafetegirik, jatetxerik edo tabernarik ez dutenak eta herritar guztientzako bilera-lokal bakarrak direnak). Kasu hauetan, alkateek lokal horietako terrazak eta, salbuespen gisa, barnealdea erabiltzeko baimena eman ahal izanen dute, baldin eta eskatzen diren baldintzak betetzen baditu eta, betiere, lehen fasea arautzen duen araudian tabernentzat ezarritako prebentzio-neurri guztiak betetzen badira», dio foru aginduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun