COVID-19: Azken datuak

Azken datuen arabera Doneztebek 51 PCR positibo daramazki metatuak, Elizondok 105, Leitzak 11 eta Lesakak 22

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 21a, 21:26

Komeni da argitzea gauza bat dela zenbat positibo aktibo dauden eta bertze gauza bat zenbat positibo metatu diren hasieratik. Hau da, gerta liteke gaixotu batek hiru aldiz proba egitea eta hirutan positibo ematea. Horrelako kasuetan hiru positibo metatu direla diote estatistikek, baina positibo aktibo bakarra da. Osasunbideak eremu bakoitzean metatu diren positiboen kopurua ematen du jakitera, eta ez du argitzen zenbat positibo aktibo dauden eremu bakoitzean, ez eta zenbat PCR proba egiten dituen egunero eremu bakoitzean. Horrela bada, gaur arte 189 positibo metatu direla diote datu ofizialek, atzo baino 9 gehiago. Gaur, maiatzak 21, 105 dira Elizondoko eremuan metatutako positiboak (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 51 Malerreka-Bertizaranan, 11 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 22 Bortzirietan. Datu hauek Nafarroako Osasun Sistema Publikoak bildutakoak dira, eta horietan ez daude sartuak zentro pribatuetako datuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun