COVID-19: Azken datuak

Osasunbidearen arabera, Nafarroan azkeneko orduetan bi pertsona hil dira koronabirusak jota

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 21a, 22:48

Osasunbideak jakitera eman duenez, azken orduotan 1.827 proba diagnostiko egin dituzte (1.008 PCR eta 819 test azkar), pandemia hasi zenetik 82.978 guztira

Datuen eguneraketa: maiatzak 21, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bi pertsona hil dira Covid-19 birusak jota. Hartara, orain arte erregistratu dituzten hildakoak 506 dira. Epidemia hasi zenetik, 8.690 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.195 PCR proben bitartez eta 3.495 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.888 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 12 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 4.296k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 123k azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun