COVID-19: Azken datuak

Gorakada handia positiboen kopuruan, batez ere Elizondoko eremuan; atzo 86 ziren, gaur 104 dira

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 20a, 22:03

Azkeneko orduetan %14 igo da erregistratutako positiboen kopurua lau osasun eremuen artean. Gaur, maiatzak 20, 180 positibo daudela diote datu ofizialek, atzo baino 22 gehiago. Igoerarik handiena Elizondoko eremuan gertatu da. Gaur 104 positibo daude Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), atzo baino 18 gehiago, 46 Malerreka-Bertizaranan, 10 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 20 Bortzirietan. Zenbaketa hauetan sartzen dira bai PCR proban positibo eman dutenak, bai eta antigorputzen test azkarrean positibo eman dutenak ere. Joan den asteazkenean 135 positibo zeuden erregistratuak lau osasun eremuen artean. Gaur, datu ofizialen arabera 180 positibo daude erregistratuak. Gorakada aste batean %33koa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!


LARRETA

LARRETA

Bortziriak: Bera - IGELTSEROAK

XIRGIL Ileapaindegia

XIRGIL Ileapaindegia

Bortziriak: Bera - ILE-APAINDEGIAK

KALASH

KALASH

Bortziriak: Bera - ERLOJU-DENDAK / BITXI-DENDAK

Rural Kutxa - Doneztebe

Rural Kutxa - Doneztebe

Malerreka: Doneztebe - BANKETXEAK